XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eraso ori gaizki ateratzen bazitzaien, egundoko ixtilluak sortuko zizkiteken espetxe barruan, eta agian atxilotuak len zeuden baño okerrago utzi.

Berak, berriz, bazekiteken zer ondoren izango zuten.

Ondo ateratzen bazitzaien, berriz, eriotzen batzuk egingo zituztela eta egundoko odol ixurtzea ekarriko zutela espetxera.

Zalla, benetan zalla izango uan beste aldera pasatzea.

Guda zebilleken oraindik.

Orrek ematen omen zioken beldurrik geiena: kanpora joaten ziranakin etzutela begirunik izango.

Gure komunista ameslariak atzeratu nai omen zin lenengo; gero, berriz, utzi, arraixku txarreko lana zala-ta.

lkasleak ezetz esan zioteken; erabakitako ill, egun eta orduan egingo zutela, gaizki erten edo ez.

- Nik etzeukat neroni iltzeko beldurrik.

- Berdin ori polliki-polliki bazetorkidak - omen zioken -.

- Gaixo etorri niñun, eta nere osasuna beeraka ziek.

- Baña gure erruz, ezer ez irixteko gañera, besteak iltzera biali bear dizkiagu.

- Orrek min ematen zidak neri.

- Ez dek ori nik erakusten detana.

- Guk ori ikasi diagu, bada; ta, esandako: egun ta orduan, gure saioxka egin gabe ez gaituk geratuko.

- Elkarrekin autsi ziteken.

Batzuk aurrera joan itun eta besteak atzera.

lrakaslea, bere ikasleen beldurrak geratu uan.